2012/06/28

Agurra

Gogoratzen dut irailean zuekin izan nuen lehen hartu-emana, blog honetan idatzi nituen lerro batzuen bitartez izan zela. Lerro haietatik oraingo lerro hauetara hainbat eta hainbat bizipen izan ditugu. Batzuk, beste batzuk baino hobeak, baina, guztiak aberasgarriak, bai zuentzat, eta baita niretzat ere.

Ez dakit zuetako zenbatek irakurri zenituzten hasierako agur hartako hitz haiek, ezta zenbatek irakurriko dituzuen beste hauek, baina zuetaz agurtzeko ere, lerro batzuk idazteko baimena hartu dut. Datorren urtean ez gara elkarrekin egongo. Bai zuek, bai nik, beste pertsona batzuekin esperientzi berriak biziko ditugu. Bakarrik esan, urruntasunean ere nirekin egongo zaretela, bakoitzaren zatitxo bat nirekin daramadalako.

Ondo izan eta ikusi arte. Joxe.



No hay comentarios:

Publicar un comentario