2011/09/25

Kaixo ikasleok!

Bihartik aurrera eskolako pasabideetan zehar aurpegi berri bat ikusiko duzue!

Ni naiz, Joxe, zuen Gorputz Hezkuntzako irakaslea. Joan den urtean zuekin egotekoa nintzen baina beste lan batzutan aritu nintzen. Entzun dut bai, iazko ikasturtean Raulekin oso ondo pasatu zenutela. Aurtengo ikasturtean ere joan den ikasturtean bezain ondo pasatzen saiatuko gara. Horretarako guztion partetik ipini beharko dugu, nire aldetik saio erakargarriak eta zuen aldetik lan egiteko gogo eta ahalmen guztia.Hasteko, elkar ezagutzeko jolas batzuk prestatzea pentsatu dut. Zer iruditzen zaizue?

Ea ba! laister arte. Besarkada bat.