2011/10/26

Elikadura egoki baten garrantzia

Kirolari on bat izatera heldu nahi baduzue, elikadura egoki bat izatea behar beharrezkoa izango zaizue. Hona hemen zenbait aholku:
  1. Denetarik jan. Elikagai piramidean azaltzen diren elikagai guztiak sartu behar dituzu zure dietan eta ez duzu suntantzi artifizialik hartu behar, osasunaren arloko profesional batek gomendatua ez bada.
  2. Egunean 5 aldiz jan, betiere giro egokian eta beste batzuekin batera. Jatekoak, konpartituz gero, gustu gehiagora ohituko zara.
  3. Eguna hasteko gosari ona: arrautza egosi bat edo York pernila; esne gaingabetua edo erdigaingabetua, zereal, gaileta edo ogiarekin eta zuku naturala.
  4. Goiz erdian, fruta 1 edo 2. Arratsaldean askarirako, jogurta, koipe gutxiko gazta edo txokolate beltza gailetekin. Ez inoiz hartu ez opil industrialik, ez produktu oso koipetsurik.
  5. Jateko nagusia eguerdikoa izan behar da. Bazkarian ez dituzu inoiz ahaztu behar karbono-hidratoak eta proteinak, ez eta frutak eta barazkiak ere.
  6. Eguneko elikadura osatzeko afaria erabili; ura, zopa, entsalada edo fruta jan, hidratatzea behar baduzu; egunero beharrezko dituzun gainerako hidratoak edo proteinak lortzeko berriz, arroza edo pasta, arrautzak arrain zuria, pernil egosia, oilaskoa edo indioilarra jan ditzakezu.
  7. Egunean 1,5 - 2 litro ur edan, nahiz eta edateko gogorik ez izan. Gainera, kontuan izan kirola egiten baduzu berreskuratu egin behar duzula izerditan galdutako ur guztia.
  8. Kontsumitzen duzun beste jan. Horrela, ez zara gose izango eta pisu egokia mantenduko duzu. Garrantzitsua da ondo mastekatzea eta astiro jatea.
  9. Elikagai naturalak eta kalitatezkoak erabili. Elikagaiak baporean, laban, erreta edo parrillan, eginez gero, larregiko koipea hartzea saihestuko duzu.
  10. Elikagaiak modu egokian nahastu behar dituzu. Kalorien %60 karbono-hidratoak izan behar dute; %25, koipeak eta %15a, proteinak.


irudia handiagoa ikusteko egin klik hemen



1. ziklokoak San Mamesen

Joan den urrian 19an lehenengo eta bigarren mailako ikasleak San Mamesen egon ziren Athletik sentimendua bizitzeko asmoarekin. Bertako argazki batzukin osatutako bideo bat ikusi nahi baduzue, egin klik beheko irudian.


2011/10/02

Gorputz Hezkuntza zertarako?

Kaixo ikaskideok!

Dagoeneko  lehenengo astea egin dugu elkarrekin eta gure saioetan ondo pasatzeko oinarriak finkatu ditugu. Oraindik 4.maila B-koak eta 2.mailakoak ez gara elkarrekin egon, baina aste honetan elkar ikusiko gara!

 


 Baina gogoratu Gorputz Hezkuntzan ondo pasatzeaz gain, ikasi egiten dugula!!!

   - Gauza berriak ikasten ditugu
   - Besteekin erlazionatzen ikasten dugu
   - Norberaren burua eta besteak baloratzen ikasten dugu
   - Materiala eta instalakuntzak zaintzen eta errespetatzen ikasten dugu
   - Ahalegintzen, gure mugak gainditzen eta abilagoak izaten ikasten dugu
   - Bizitza osasuntsuagoa eta osoagoa izaten ikasten dugu

Oraindik badago norbait gure saioak ezertarako balio ez dutela pentsatzen duenak. Eta zuek? zer gehiago ikasten dugula pentsatzen duzue? Animatu eta iruzkinean zuen iritsiak idatzi!