2011/02/28

ERRELEBOAK

Ikasle kopuruaren arabera, 2, 3 edo 4 taldetan egingo ditugu. Talde bakoitzean bi uztai egongo dira kono baten barruan. Kono horren aurrean beste kono bat egongo da, 30 metrotara. Taldeko lehenak uztaiak eraman beharko ditu kono batetik bestera, bigarrenak ekarri, hirugarrenak eraman,... taldeko partaide guztiak erreleboak eman arte. Errelebo guztiak azkarren ematen duen taldeak irabaziko du.
4. mailako Nekane, Xabi eta Markel beraien erreleboa ematen.

2011/02/25

BOTE-BOTE

Jokoa hasteko ikasle batek botea (baloia) ostikoz joko du hasierako lekutik. Gelditzen denak botea (baloia) hartu eta atzerantz hasierako itzuli behar du, beste guztiak ezkutatzen diren bitartean. Botea (baloia) bere lekuan utzita, ezkutatutakoak bilatzen hasiko da. Norbait ikusiz gero, potea (baloia) dagoen tokira joan, eskuan hartu eta bote bote eta ikusitakoaren izena esango du. Ezkutatutako batek irten eta poteari (baloiari) ostikoa emanez gero, denak berriz ezkutatzera.
 4. mailako Nekane eta Maider zenbatzen.

2011/02/24

Minitramp - 4. maila (Bideoa)

Orain dela bi aste 4. mailakoak Minitramp-arekin saltoak egiten egon ziren! Beraien saltoak nola egiten dituzten ikusi nahi dutenez, grabatu genuen.
(Soinua egokia ez denez, soinu gabe igo dut)
4. mailakoen Minitramp-ean saltoak egiten.

2011/02/23

24.000 ALETAKO PUZZLEA

Aurten, 4. mailakoek, erronka gogorra dute, munduko puzzlerik handiena osatzea izango da. 24.000 ale!
Hau desafio hau! Lau taldetan daude antolaturik eta talde bakoitzak 6.000 aletako puzzle-zatia egingo du. Animo!!!
 Puzzlearen zati bat (6000 ale). Horrelako 4 daude.

2011/02/22

Minitramp - 5. maila

Aurreko astean minitramp-ean salto egiten aritu ziren 5. mailakoak. Bideo bat grabatu eta argazkiak atera zituzten, bakoitzaren saltoak ikusi ahal izateko. Hemen dituzue:

Argazki guztiak ikusteko klikatu argazkiaren gainean.

2011/02/21

Izarra

Erreleboak lantzeko jolasa. Talde bakoitzeko partaide bakoitzak "izarrari" buelta eman eta bere taldeko azken lekuan hurrengoeri erreleboa emateko. Taldeko azkenak, buelta eman ondoren, taldekideen hankeen artetik pasako da izarraren erdian dagoen sarira heltzeko.
2. mailako ikasleak izarreran jolastean.

2011/02/18

Trainerak

Karrantzan ez dugu itsasorik, erreka ez da oso zabala ... Baina arraunean egiten badakigu. Arraun-palarik ez dugu erabiltzen eta ziabogak egiteko baloia erabiltzen dugu. Argazki bat jarriko dugu, jolas honen bideoa grabatzen dugunean, askoz hobeto ulertuko duzue!!!
2. mailako ikasleak Trainerak.

2011/02/17

Tapones de plástico solidarios

Un niño de 11 años llamado Ronan sufre distrofia muscular de Deuchenne. Esta enfermedad está denominada como enfermedad rara y se caracteriza por un deterioro de los músculos que controlan el movimiento. A Ronan, sus pies ya no le sirven para andar y necesita apoyo mecánico para realizar actividades en las que se usan los brazos.
      Su familia ha inventado una campaña que consiste en recoger tapones de plástico de cualquier envase para recaudar fondos. Con esta campaña se quiere recaudar suficientes fondos como para poder adquirir un bipedestador. El bipedestador es una silla de ruedas que posibilita la posición erguida a personas con enfermedades musculares como esta. El precio medio está entre los 9.000 y los 14.000 euros. Una empresa de reciclaje les paga 200 euros por cada tonelada de tapones.
      En diciembre, tras conocer la noticia, comenzamos en 4º de Primaria y, posteriormente, lo hemos dado a conocer al resto de la escuela, a través de correos electrónicos al profesorado para que, si consideraban oportuno, lo abrieran a sus alumnos y alumnas.
Azkenengo hamabostaldian bildutako tapoiekin kolore askotako igerilekua osatu genuen.
 Guztira, 7.429 tapoi bildu dituzte. Eskerrik asko denoi!!!!

2011/02/16

Igela

Aintzinako jokoa, gero eta gutxiago ikusten diren arren, oraindik leku askotan ikus ditzakegu Igelak. Nor ez da saiatu igelaren ahotik fitxak sartzen?. Ez da batere erraza! Eskolako igelan, ahotik sartzea 5 puntu balio du, goiko zulotik, berriz, puntu bakar bat.
4. mailako Alen fitxak sartzen saiatzen.

2011/02/15

Minitramp

Aurreko astean minitramp-ean salto egiten aritu ziren 4. mailakoak. Bideo bat grabatu eta argazkiak atera zituzten, bakoitzaren saltoak ikusi ahal izateko. Hemen dituzue:
 Argazki guztiak ikusteko klikatu argazkiaren gainean.

2011/02/14

San Ferminak (Bideoa)

Aurreko ostiralean lehenengo mailakoak San Ferminetan egon ziren! Traje zuririk ez, ezta zapi gorririk lepoan! Zezenak Cebada Gago-koak baino azkarragoak! Gezurra ez dela frogatzeko Entzierroa grabatu genuen!!!
(Soinua egokia ez denez, soinu gabe igo dut)
1. mailakoen entzierroa.

2011/02/11

Gorputza Han, Burua Hemen

Banituen gaurko argazki batzuk preparatuta! Ostirala, nekea, maisuaren burua, ... eta pendrive-a eskolan ahaztuta!!! Datorren asterako argazkiak blogean izango dituzue eta grabatu ditugun jolasen bideoren bat, akaso. Dolomitetako argazki eder bat igoko dizuet.
 
Monte Cristello eta Tri cima di Lavaredo (Cortina d´Ampezzo)

2011/02/10

Ziba akrobatikoa

Aurreko egunean El Hormigueron programan tipo bat agertu zan zibarekin jolasten. Egia esan, guk ziba dantzatzearekin nahikoa dugu!!!

2011/02/09

Bonba!!!

Baloia erabiltzen dugu, baina jolas honetan baloia bonba batean bihurtzen da!!! Erdikoak zenbatu, norabide aldaketak eta bonbak eztanda noiz egingo duen oihukatuko du. Besteok albokoari baloia pasatzen azkar-azkar, bonba esku artean leher ez dadin!
Arriskua!!! Arrisku handia!!! Bonbaaaaaaaaaaaa!!!
5. mailako ikasleak Bonban jolasten.

2011/02/08

Iturriak


Lurrean marraztutako ibilbide batean, jokalariak txandaka irteeratik aterako dira eta ahalik eta azkarren helmugara iristen saiatu. Txanda bakoitzean bi aldiz jaurti daiteke, eta bidetik irtenez gero txanda bat bota gabe egon ondoren irtendako lekutik jarraitu beharra dago.
 2. mailako ikasleak iturriekin jolasten.

2011/02/07

STOP


Nork ez du ezagutzen STOP jolasa? Badaezpada, nola jolasten den gogoratuko dugu:Jokalari bat harrapatzailea da eta besteren bat harrapatzen saiatu behar da. Norbait ukitzen badu STOP esan baino arinago, bera bihurtzen da harrapatzaile. Iheslariak STOP esaten badu, hanka zabalik gelditu behar da baten bat bere hankapetik pasatu arte. 
 2. mailako ikasleak STOPean jolasten.

2011/02/05

Bakearen eguna

Aupa denoi! Asteburua eta maisua post berria jartzen? Zoratu al da?
Bakearen egunerako prestatutako bideoa igotzeko besterik ez da!!
Maisu Rober oso azkar ibili da eta Youtubera igo du inor baino lehen!!!
Nola nabaritzen den Ingeleseko irakaslea denbora libre asko duela!!! je je je

2011/02/03

AGATE DEUNA

 KANTA ENTZUTEKO KLIKATU HEMEN
Otsailaren 4an, urtero bezala, AGATE DEUNA ospatuko dugu. Horretarako, ibilbide bat antolatu dugu herritik zehar!

Lau patioak

Polis eta kakos jolasaren antzekoa, baina lau patioetan polizi bakoitzak bere espazioa dauka, ezin du beste polizien eremura sartu. Lapurrak, aldiz, lau eremuetatik ibili daitezke, jolas honetarako aurpegiko bi begiak baino gehiago behar dira!!!
1. mailako ikasleak Lau patioetara jolasten.

2011/02/02

Play Back Txapelketa

Aurten txapelketa ugari izango ditugu eskolan: pala, jolas herrikoiak, uztaiena, ... eta play back txapelketa!. Momentuz,, maisuak ez du erabaki noiz izango den txapelketa, baliteke Apirilean izatea, Aste Santu aurretik.  Beraz, bi hilabete dituzue zuen koreografia prestatzeko. Eguna zehazki dakidanean, abisatuko zaituztet talde bakoitzaren partehartzaileen izenak eta egin behar duzuen abestiaren izena apuntatzeko. Batzuk hasi dira prestatzen beraien koreografia, Irakasle Gelatik Lady Gagaren "poker face" eta Kesha-ren kanta bat entzun baita!!. Animo!!!.

2011/02/01

Otsaila

Gaur Otsailan sartu gara, hilabete gogorra, hilabete hotza. Karrantzan horretaz zerbait badakigu!!!
Esaerak horrela dio: "Otsailean gizona mangutsik ikusi baino, otsoa ardi artean ikusi hobe"