2011/04/15

ONDO PASA OPORRAK

Gaur Argazki Lehiaketa, Pintxo txapelketa eta Korrika txiki ospatu dugu eskolan. Ez dut astirik izan argazkiak hartzeko. Oporretatik bueltatzen naizenean, gaurko egunean ateratako argazki guztiak igoko dizkizuet. Eskerrik asko denoi!!! Ondo pasa oporrak!!!

2011/04/08

Pintxo Eguna

Datorren ostiralean, apirilaren 15ean, Pintxo eguna ospatuko dugu Kontxa eskolan. Egun horretarako, goizean argazki lehiaketa eta pintxoen txapelketa antolatu dugu. Arratsaldean, berriz, Korrika txiki ospatuko dugu.

2011/04/07

KORRIKA 17

Gaur, Apirilak 7, Korrika Trebiñotik atera da. Donostian bukatu da apirilaren 17an. Karrantzatik ere pasako da!! Eskolan apirilaren 15ean ospatuko dugu Pintxo Egunarekin batera!!

2011/04/05

UDABERRIKO OLINPIADAK

Aste Santu ostean, Udaberriko Olinpiadak ospatuko ditugu Kontxa eskolan!! Play Back, Pala, Hula Hoop, Futbol, Igela, Sokatira eta Ajedrez txapelketak egongo dira. Apuntatu nahi duenak, maisuak emandako orrietan apuntatzeko aukera du. Apuntatu baino lehen, arauak irakurri!! Sariak egongo dira eta sorpresatxoren bat ere!!