2012/06/28

Agurra

Gogoratzen dut irailean zuekin izan nuen lehen hartu-emana, blog honetan idatzi nituen lerro batzuen bitartez izan zela. Lerro haietatik oraingo lerro hauetara hainbat eta hainbat bizipen izan ditugu. Batzuk, beste batzuk baino hobeak, baina, guztiak aberasgarriak, bai zuentzat, eta baita niretzat ere.

Ez dakit zuetako zenbatek irakurri zenituzten hasierako agur hartako hitz haiek, ezta zenbatek irakurriko dituzuen beste hauek, baina zuetaz agurtzeko ere, lerro batzuk idazteko baimena hartu dut. Datorren urtean ez gara elkarrekin egongo. Bai zuek, bai nik, beste pertsona batzuekin esperientzi berriak biziko ditugu. Bakarrik esan, urruntasunean ere nirekin egongo zaretela, bakoitzaren zatitxo bat nirekin daramadalako.

Ondo izan eta ikusi arte. Joxe.



2012/06/27

Orientazio lasterketako sailkapenak

Ekainak 19an, 6. mailakoak, Ahedon egin genuen orientazio lasterketako emaitzak:

  1. Egoitz eta Jon F.
  2. Itzal, Uxue eta Sabrina
  3. Ainhize eta Iratxe F.
  4. Jon C., Alvaro eta Sam
  5. Maialen H. eta Iratxe R.
  6. Endika eta Ander
  7. Maialen R. eta Argiñe
  8. Eneritz eta Iraide
  9. Aritz eta Aketza
  10. Iñaki eta Unai

Ekainak 20an, 5. mailakoak, Ahedon egin zuten orientazio lasterketako emaitzak:

  1. Angel eta Xabier
  2. Oier
  3. Patxi
  4. Iskander eta Aingeru
  5. Alen eta Markel
  6. Araitz eta Erika
  7. Ehari
  8. Maria Jose
  9. Nekane eta Maider

Nahiz eta sarrera honetan sailkapenak idatzi ditudan, bi egun hauetan garrantzitsuena ez da emaitza izan, gogoratu, garrantzitsuena ikasi duguna izan da eta gainera oso ondo pasatu dugula eta benetan dibertigarria izan dela.

ESKERRIK ASKO guztioi saio honetan izan duzuen jarrera zoragarriarengaitik. DENOK ZARETE TXAPENDUN BATZUK!!!

Orientazio lasterketa

Ekainak 19an 6. mailakoak, eta 20an 5. mailakoak, Ahedora igo ginen eskolan azken saioetan landu dugun orientazioko azken saioa burutzera. Bi saioetan, baina batez ere bigarrenean, argazki batzuk atera genituen. Argazki hauekin bideo bat osatu dugu. Ikusi, ikusi...



Maisu Robertok ateratako bideo desberdinak batu ditugu, eta guztiekin bideo bat osatu dugu. Begiratu!





6. mailako ikasleei barkamena eskatu nahi dizuet. Zuen partaidetza ere bikaina izan zen, baina, argazki kamera eramatea ahaztu zitzaidan eta horren ondorioz zuen argazki gutxi batzuk besterik ez ditut, teacher Canalesek ateratakoak. BARKATU!

2012/06/23

Txirringa eskolan: Bizikleta irteera

Joan den asteartean, ekainak 12, Txirringa eskolako lagunak etorri zitzaizkigun beraiekin 4. ekintza burutzeko. Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, 5. eta 6. mailakoak bizikletak artu eta ibilbide eder bat burutu genuen gure paisai zoragarriaren artean.  Ateratako argazkiekin osatutako bideoa ikusi nahi?




Argazkiez gain, hemen duzue egun horretan egindako bideo batzuen bilduma:








2012/06/13

Txirringa eskolan: Bide Hezkuntza

Txirringa eskolako lagunak maiatzaren 29an etorri zitzaizkigun 3. ekintza burutzeko asmotan. Ekintza honetan Bide Hezkuntzako edukiak landu genituen. Hemen egun horretako bideoak:


5. mailakoak


6. mailakoak

4. mailakoak igeriketa ikastaroan

Lehenengo hiruhilekoan 2. mailakoek egin zuten moduan, hirugarren hiruhileko honetan, 4. mailako ikasleak El Molinar bainuetxean dagoen igerilekua erabili dute, Sergiorekin igeriketa ikastaroa egiteko.

Ikastaroan zehar saio batzuk grabatu genituen eta bideo bat sortu dugu. Ikusi nahi?