2011/03/15

Buenos Aires Ikastetxeko 4 urteko gelakoentzat

Orain dela 3 aste edo, iaz lanean ibili nintzen eskolara bueltatu nintzen bisita egitera. Harrera ezin hobea egin zidaten, batez ere, 4 urtekoek!! Gainera Blog hau jarraitzen dutela kontatu zidaten!! Gaur, martxoak 15, andereño Susanaren urtebetzea da. Zorionak Andereño!!! eta besarkada handi bat guztiontzat!!
Iazko eskolako 4 urteko ikasleak hormaren gerizpean.

2011/03/14

Ihauteriak

Aurreko post batean esan bezala, ihauteriko argazki batzuk igo behar nituen.
Argazki gehigo ikusteko klikatu argazkiaren gainean.
5. mailako zombiak Kontxako plazan.

2011/03/12

Katuaren begirada magikoa

Lau egun ezer posteatu gabe! Hau fundamentua!. Ihauteriko argazkiak igo behar nituela esan baina astirik ez!! Post honetan joko bat proposatzen dizuet, karta bat aukeratu eta nire katu magikoak baietz asmatu!!

 

2011/03/08

Emakumeen Nazioarteako Eguna

Gaur, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Zorionak neskak!

2011/03/07

Ihauteriak

Ostiralean ihauteriak ospatu genituen Kontxa eskolan. Goizeko hamarretan kalejira egin genuen Karrantzako kaleetatik. Giro polita! Aurtengo gaia, beldurra izan da, hori dela eta, eskola mamuz, banpiroz, sorginez eta zombiz beterik zegoen. Kalejira egin ondoren, playback-ak, txokolatada eta diskoteka-karaoke izan genuen!.
Asteazkenean, oporretatik bueltatzen naizenean, argazki eta bideo batzuk igoko dizkizuet.

" Mi novio es un zombi, es un muerto viviente..." ihauteriko diskotekan abestirik dantzatuena.

2011/03/03

Txatxo eskolan

Ihauteriak heltzear dira eta gure Txatxo aste osoa eskolatik ibili da. Txatxok agindutakoa ekarri dutenei (kapela, pekak eta belarritakoa) gozokiak eman dizkie, ezer ekarri ez dutenei,berriz, erratzarekin jo die!
Datorren urtera arte ez da bueltatuko gure Txatxo! Agur Txatxo! Eskerrik asko!
Txatxo Toñorekin atezaintzan.

2011/03/02

ERRELEBOAK KARTEKIN

Erreleboekin jarraitzen dugu, baina kasu honetan ez dugu uztairik eraman behar. Uztaiaren barruak kartak daude, 1etik 6era, denak ahoz behera. Talde bakoitzaren lehenak aurrean duen uztaiara hurbildu eta karta bat aukeratuko du. 1 zenbakia bada, karta hartu eta bere taldera eramango du. 1 zenbakia ez bada, karta ahoz behera utzi eta taldera itzuliko da bigarrenari erreleboa emanez. Bigarrenak, 1 zenbakia zein den asmatzen badu, taldera itzuli , erreleboa eman eta hirugarrenak 2 zenbakia duen karta non dagoen asmatu beharko du,... 1etik 6era ordenean batzen dituen takdeak irabaziko du.

4. mailako ikasleak karteei buelta ematen.

2011/03/01

MARTXO HAIZETSU, URTE SAGARTSU

Horrela dio esaerak, garai batean, baserritarrak asko zuen jokoan sagarrondoekin eta sagardoarekin.
Badaude beste esaera batzuk:
"Eguzki eta euri, martxoko eguraldi".
"Martxoko lorea, batere ez hobea; apirileko lorea, urrea baino hobea; maiatzako lorea, batere ez baino hobea".
"Martxo haizetsu, apiril euritsu, maiatza gero eguzkitsu.