2010/12/27

Papa-Paparazzi

Aupa kuadrilla! Hilabete batean ezer posteatu gabe, eta orain bi egun jarraian posteatzen! Horrelakoa da maisua!!!
2010. urtean Youtuben zeintzuk izan diren bideorik ikusienak bilatzen aritu naiz, eta horien artean, pianojole gazte bat agertzen da Lady Gagaren bertsio bat jotzen. Abesti ezaguna izango da 5. mailako neskeentzat, ezta?

2010/12/25

Gabon Zoriontsuak

Barkatu!!! Aspalditik ezer posteatu gabe nabil, oraingo honetan ez dut bideorik jarriko, laugarren mailakoek egindako Powerpoint aurkezpen bat baizik. Aurkezpena, azken momentuan eta presaka egin genuen, ikasleak lanpetuta ibili ziren eta. Hala ere, zuen gustokoa izatea espero dut.
Zorionak eta Urte Berri On!