2011/06/25

Ikasurtea bukatu dugu...

Lehenik eta behin, barkamena eskatu sarrera berririk aspadidanik ez dudalako igo. Maisua oso lanpetuta ibili da oposaketakin, ikastaroekin ,... eta kurtso bukaera ahalik eta hoberena izateko!!!.

Aurreko ostegunean azken eguna ospatu genuen Suceson! Egun polita, azken asteko egun guztiak bezalaxe!!! Alde batetik pozik, oporrak hartzen ditugulako, beste alde batetik triste. Ikasurte ahaztezina, etxetik urrun baina etxean bezain eroso egon naiz Karrantzan.

Ikasurte honetan ekintza pilo egin ditugu, batzuk beste batzuk baino hobe atera dira baina denak ezberdinak. Datorren ikasurterako ekintza asko eta ezberdinak egiteko asmoa nuen, zoritxarrez ezin izango ditut egin, Gorputz Hezkuntzako plaza hartuta baitago. Zorionez, beste irakasle bat izango duzue gauza ezberdinak ikasteko aukera emango dizuena!!

Oposaketako azterketa egin dudanez, tribunalaren aurrean defentsa egitea besterik ez zait falta ... eta zorte pixka bat oposaketak gainditzeko!! Horregatik hurrengo egunetan blogean jarriko ditut ikasurte honetako egindako ekintzen argazkiak eta bideoak ...  eta ez dira gutxi!!!

Eskerrik asko zuzendaritza taldeari, irakaslei, ikaslei, gurasoei, jantoki arduraduenei, sukaldariei, Karrantzako herriari eta blog hau irakurtzen duzuenoi!! Mila esker!!!


maisu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario