Pasa den ostiralean, hilak 13, txirringa eskolakoek hitzaldi bat antolatu zuten gure eskolan. Bertan parte hatzen duten 4 txirrindulari etorri ziren: Julen Quintano, Ruth Telleria, Yaiza Agirre eta Inhar Guezala. Gainera, Ibai Salas(Caja Rural-eko txirrindularia) ere etorri zen, eta baita Manito Telleria(txirringa eskolako zuzendaria).
3. mailatik aurrerakoak joan ginen, eta galdera asko egin genizkien. Beraiek oso gustura erantzun ziguten eta kontatu ziguten zenbat kilometro egiten dituzten, zenbat bidaiatzen duten, zenbat jende ezagutu duten kirolari esker...
Martxoan bueltatu egingo dira eta Bide Hezkuntzako saio bat emango digute!!!
2012/01/16
2011/12/16
Txirringa eskolan: abileziak eta gaitasunak lantzen
Azaroak 19an eskolako patioa txirrindulari trebez bete zitzaigun. Hauen artean etorkizuneko txirrindulariak aurkitu ditugu. Horren adibide moduan, begiratu bideo hauek:
1.maila 2. maila 3. maila 4. maila 5.maila 6.maila
Egun horretako argazki batzuk ere baditugu. Egin klik irudian argazkiak ikusteko:
2011/11/25
Ibilaldia Escritako basoan zehar
Joan den azaroaren 11n LHko ikasle eta irakasleok Escrita azpian kokatuta dagoen basora irteera bat egin genuen. Basoan eta basotik kanpo, ekintza desberdinak burutu genituen zuhaitz eta zuhaitz hauen hostoak ezagutzeaz gain. Oso egun polita pasatu genuen, hona hemen bideo hau egun horretan ateratako zenbait argazkirekin.
2011/11/07
2. mailakoak igeriketa ikastaroan
Bigarren mailako ikasleak Sergiorekin igeriketako ikastaro bat egin dute eta asko ikasteaz gain, oso ondo pasatu dute! Hemen duzue horren adibidea...
Igerilari bikain hauen argazki batzuk ere atera ditugu. Argazkiak ikusi eta jaitsi nahi baduzue, egin klik argazki kameran
2011/10/26
Elikadura egoki baten garrantzia
Kirolari on bat izatera heldu nahi baduzue, elikadura egoki bat izatea behar beharrezkoa izango zaizue. Hona hemen zenbait aholku:
- Denetarik jan. Elikagai piramidean azaltzen diren elikagai guztiak sartu behar dituzu zure dietan eta ez duzu suntantzi artifizialik hartu behar, osasunaren arloko profesional batek gomendatua ez bada.
- Egunean 5 aldiz jan, betiere giro egokian eta beste batzuekin batera. Jatekoak, konpartituz gero, gustu gehiagora ohituko zara.
- Eguna hasteko gosari ona: arrautza egosi bat edo York pernila; esne gaingabetua edo erdigaingabetua, zereal, gaileta edo ogiarekin eta zuku naturala.
- Goiz erdian, fruta 1 edo 2. Arratsaldean askarirako, jogurta, koipe gutxiko gazta edo txokolate beltza gailetekin. Ez inoiz hartu ez opil industrialik, ez produktu oso koipetsurik.
- Jateko nagusia eguerdikoa izan behar da. Bazkarian ez dituzu inoiz ahaztu behar karbono-hidratoak eta proteinak, ez eta frutak eta barazkiak ere.
- Eguneko elikadura osatzeko afaria erabili; ura, zopa, entsalada edo fruta jan, hidratatzea behar baduzu; egunero beharrezko dituzun gainerako hidratoak edo proteinak lortzeko berriz, arroza edo pasta, arrautzak arrain zuria, pernil egosia, oilaskoa edo indioilarra jan ditzakezu.
- Egunean 1,5 - 2 litro ur edan, nahiz eta edateko gogorik ez izan. Gainera, kontuan izan kirola egiten baduzu berreskuratu egin behar duzula izerditan galdutako ur guztia.
- Kontsumitzen duzun beste jan. Horrela, ez zara gose izango eta pisu egokia mantenduko duzu. Garrantzitsua da ondo mastekatzea eta astiro jatea.
- Elikagai naturalak eta kalitatezkoak erabili. Elikagaiak baporean, laban, erreta edo parrillan, eginez gero, larregiko koipea hartzea saihestuko duzu.
- Elikagaiak modu egokian nahastu behar dituzu. Kalorien %60 karbono-hidratoak izan behar dute; %25, koipeak eta %15a, proteinak.
1. ziklokoak San Mamesen
2011/10/02
Gorputz Hezkuntza zertarako?
Kaixo ikaskideok!
Dagoeneko lehenengo astea egin dugu elkarrekin eta gure saioetan ondo pasatzeko oinarriak finkatu ditugu. Oraindik 4.maila B-koak eta 2.mailakoak ez gara elkarrekin egon, baina aste honetan elkar ikusiko gara!

Baina gogoratu Gorputz Hezkuntzan ondo pasatzeaz gain, ikasi egiten dugula!!!
- Gauza berriak ikasten ditugu
- Besteekin erlazionatzen ikasten dugu
- Norberaren burua eta besteak baloratzen ikasten dugu
- Materiala eta instalakuntzak zaintzen eta errespetatzen ikasten dugu
- Ahalegintzen, gure mugak gainditzen eta abilagoak izaten ikasten dugu
- Bizitza osasuntsuagoa eta osoagoa izaten ikasten dugu
Oraindik badago norbait gure saioak ezertarako balio ez dutela pentsatzen duenak. Eta zuek? zer gehiago ikasten dugula pentsatzen duzue? Animatu eta iruzkinean zuen iritsiak idatzi!
2011/09/25
Kaixo ikasleok!
Bihartik aurrera eskolako pasabideetan zehar aurpegi berri bat ikusiko duzue!
Ni naiz, Joxe, zuen Gorputz Hezkuntzako irakaslea. Joan den urtean zuekin egotekoa nintzen baina beste lan batzutan aritu nintzen. Entzun dut bai, iazko ikasturtean Raulekin oso ondo pasatu zenutela. Aurtengo ikasturtean ere joan den ikasturtean bezain ondo pasatzen saiatuko gara. Horretarako guztion partetik ipini beharko dugu, nire aldetik saio erakargarriak eta zuen aldetik lan egiteko gogo eta ahalmen guztia.Hasteko, elkar ezagutzeko jolas batzuk prestatzea pentsatu dut. Zer iruditzen zaizue?
Ea ba! laister arte. Besarkada bat.
Ni naiz, Joxe, zuen Gorputz Hezkuntzako irakaslea. Joan den urtean zuekin egotekoa nintzen baina beste lan batzutan aritu nintzen. Entzun dut bai, iazko ikasturtean Raulekin oso ondo pasatu zenutela. Aurtengo ikasturtean ere joan den ikasturtean bezain ondo pasatzen saiatuko gara. Horretarako guztion partetik ipini beharko dugu, nire aldetik saio erakargarriak eta zuen aldetik lan egiteko gogo eta ahalmen guztia.Hasteko, elkar ezagutzeko jolas batzuk prestatzea pentsatu dut. Zer iruditzen zaizue?
Ea ba! laister arte. Besarkada bat.
2011/06/26
Gitarra-entzunaldia Kontxa eskolan
Eskola eta institutuko ikasle batzuk Karrantzako musika-eskolan landutako abestiak jo zuten.
2011/06/25
Pintxo eguna 2011
Apirilak 15 pintxo eguna ospatu genuen eskolan. Lehen aldiz ospatzen zen gure eskolan, lan pilo egin genuen, baina merezi zuen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)