2011/10/02

Gorputz Hezkuntza zertarako?

Kaixo ikaskideok!

Dagoeneko  lehenengo astea egin dugu elkarrekin eta gure saioetan ondo pasatzeko oinarriak finkatu ditugu. Oraindik 4.maila B-koak eta 2.mailakoak ez gara elkarrekin egon, baina aste honetan elkar ikusiko gara!

 


 Baina gogoratu Gorputz Hezkuntzan ondo pasatzeaz gain, ikasi egiten dugula!!!

   - Gauza berriak ikasten ditugu
   - Besteekin erlazionatzen ikasten dugu
   - Norberaren burua eta besteak baloratzen ikasten dugu
   - Materiala eta instalakuntzak zaintzen eta errespetatzen ikasten dugu
   - Ahalegintzen, gure mugak gainditzen eta abilagoak izaten ikasten dugu
   - Bizitza osasuntsuagoa eta osoagoa izaten ikasten dugu

Oraindik badago norbait gure saioak ezertarako balio ez dutela pentsatzen duenak. Eta zuek? zer gehiago ikasten dugula pentsatzen duzue? Animatu eta iruzkinean zuen iritsiak idatzi!

2011/09/25

Kaixo ikasleok!

Bihartik aurrera eskolako pasabideetan zehar aurpegi berri bat ikusiko duzue!

Ni naiz, Joxe, zuen Gorputz Hezkuntzako irakaslea. Joan den urtean zuekin egotekoa nintzen baina beste lan batzutan aritu nintzen. Entzun dut bai, iazko ikasturtean Raulekin oso ondo pasatu zenutela. Aurtengo ikasturtean ere joan den ikasturtean bezain ondo pasatzen saiatuko gara. Horretarako guztion partetik ipini beharko dugu, nire aldetik saio erakargarriak eta zuen aldetik lan egiteko gogo eta ahalmen guztia.Hasteko, elkar ezagutzeko jolas batzuk prestatzea pentsatu dut. Zer iruditzen zaizue?

Ea ba! laister arte. Besarkada bat.

2011/06/26

Gitarra-entzunaldia Kontxa eskolan

Eskola eta institutuko ikasle batzuk Karrantzako musika-eskolan landutako abestiak jo zuten.

2011/06/25

Pintxo eguna 2011

Apirilak 15 pintxo eguna ospatu genuen eskolan. Lehen aldiz ospatzen zen gure eskolan, lan pilo egin genuen, baina merezi zuen.

Ikasurtea bukatu dugu...

Lehenik eta behin, barkamena eskatu sarrera berririk aspadidanik ez dudalako igo. Maisua oso lanpetuta ibili da oposaketakin, ikastaroekin ,... eta kurtso bukaera ahalik eta hoberena izateko!!!.

Aurreko ostegunean azken eguna ospatu genuen Suceson! Egun polita, azken asteko egun guztiak bezalaxe!!! Alde batetik pozik, oporrak hartzen ditugulako, beste alde batetik triste. Ikasurte ahaztezina, etxetik urrun baina etxean bezain eroso egon naiz Karrantzan.

Ikasurte honetan ekintza pilo egin ditugu, batzuk beste batzuk baino hobe atera dira baina denak ezberdinak. Datorren ikasurterako ekintza asko eta ezberdinak egiteko asmoa nuen, zoritxarrez ezin izango ditut egin, Gorputz Hezkuntzako plaza hartuta baitago. Zorionez, beste irakasle bat izango duzue gauza ezberdinak ikasteko aukera emango dizuena!!

Oposaketako azterketa egin dudanez, tribunalaren aurrean defentsa egitea besterik ez zait falta ... eta zorte pixka bat oposaketak gainditzeko!! Horregatik hurrengo egunetan blogean jarriko ditut ikasurte honetako egindako ekintzen argazkiak eta bideoak ...  eta ez dira gutxi!!!

Eskerrik asko zuzendaritza taldeari, irakaslei, ikaslei, gurasoei, jantoki arduraduenei, sukaldariei, Karrantzako herriari eta blog hau irakurtzen duzuenoi!! Mila esker!!!


maisu.

2011/06/03

Olinpiadak aurrera doaz ...

Olinpiadak nola doazen jakiteko:
  • Futbol txapelketa: 3. "A"-koek txiken txapelketa irabazi dute. 6. mailakoek nagusien txapelketa. Hurrengo ostiralean, ekainak 10, 6. mailako eta irakasleen arteko partidua jokatuko da.
  • Xake txapelketa: Oier- Itzal, Maialen R.- Ander, Paul- Ainhize eta Xabi- maisuren kontra. 
  • Hula Hoop txapelketa: Astelehenean txikien txapelketa eta Asteartean nagusiena.
  • Igela txapelketa: Asteazkenean ospatuko dugu.
  • Triziklo txapelketa: Ostegunean!!.
  • Pala txapelketa: Finalak ekainaren 21ean jokatuko dira.
  • Sokatira txapelketa: ekainaren 21ean.
Begira itzazue Sarrerako atean dauden paperak. Bertan, Txapelketen informazioa bilatuko duzue.
Datorren astean Play Back txapelketaren argazkiak eta bideoren bat jartzeko ea astirik dudan.

2011/06/01

Bizikleta eguna

Karrantzako Sciedad Ciclista-koekin batera, eskolak bizikleta eguna antolatu zuen. Pintxazoak erreparatzen ikasi, bizikleten kanbioak nola aldatu ikasi, ... egin genuen "manito" eta bere lagunekin.
Nekane eta Maider bizikletekin. Argazki gehiago ikusteko egin klik argazkiaren gainean.