Kirolari on bat izatera heldu nahi baduzue, elikadura egoki bat izatea behar beharrezkoa izango zaizue. Hona hemen zenbait aholku:
- Denetarik jan. Elikagai piramidean azaltzen diren elikagai guztiak sartu behar dituzu zure dietan eta ez duzu suntantzi artifizialik hartu behar, osasunaren arloko profesional batek gomendatua ez bada.
- Egunean 5 aldiz jan, betiere giro egokian eta beste batzuekin batera. Jatekoak, konpartituz gero, gustu gehiagora ohituko zara.
- Eguna hasteko gosari ona: arrautza egosi bat edo York pernila; esne gaingabetua edo erdigaingabetua, zereal, gaileta edo ogiarekin eta zuku naturala.
- Goiz erdian, fruta 1 edo 2. Arratsaldean askarirako, jogurta, koipe gutxiko gazta edo txokolate beltza gailetekin. Ez inoiz hartu ez opil industrialik, ez produktu oso koipetsurik.
- Jateko nagusia eguerdikoa izan behar da. Bazkarian ez dituzu inoiz ahaztu behar karbono-hidratoak eta proteinak, ez eta frutak eta barazkiak ere.
- Eguneko elikadura osatzeko afaria erabili; ura, zopa, entsalada edo fruta jan, hidratatzea behar baduzu; egunero beharrezko dituzun gainerako hidratoak edo proteinak lortzeko berriz, arroza edo pasta, arrautzak arrain zuria, pernil egosia, oilaskoa edo indioilarra jan ditzakezu.
- Egunean 1,5 - 2 litro ur edan, nahiz eta edateko gogorik ez izan. Gainera, kontuan izan kirola egiten baduzu berreskuratu egin behar duzula izerditan galdutako ur guztia.
- Kontsumitzen duzun beste jan. Horrela, ez zara gose izango eta pisu egokia mantenduko duzu. Garrantzitsua da ondo mastekatzea eta astiro jatea.
- Elikagai naturalak eta kalitatezkoak erabili. Elikagaiak baporean, laban, erreta edo parrillan, eginez gero, larregiko koipea hartzea saihestuko duzu.
- Elikagaiak modu egokian nahastu behar dituzu. Kalorien %60 karbono-hidratoak izan behar dute; %25, koipeak eta %15a, proteinak.