Gaur, Urtarrilak 31, Bakearen Eguna ospatzen dugu eskolan. Hainbat ekintza antolatu ditugu: abestiak, dokumentalak, ... eta mosaiko bat!.
Michael Jacksonek abesti zoragarria egin zuen egun honetarako, horrela dio:
"...Heal The World Make It A Better Place
For You And For Me And The Entire Human Race
There Are People Dying If You Care Enough For The Living
Make A Better Place For You And For Me!"
2011/01/31
2011/01/28
Beisbolpie
Beisbolpie moduan ezagutzen dugu, Ingelesak Pitch (lanzar gazteleraz) deitzen diote, baita Tee ere. Ikasleek oso gustoko duten jokoa, oso estrategikoa. Zelaian zehar ondo kokatua egotea baloia botatzea bezain garrantzitsua da. Karrantzan ibaia eskolatik gertu dugunez, Home Run-ak bertan bukatzen dute!!!
6. mailako ikasleak beisbolpien jolasten.
6. mailako ikasleak beisbolpien jolasten.
2011/01/27
Gure etorkizuna
Argazki honetan ikus ditzakegu etorkizuneko Joko Olinpikoetan urrezko domina irabaziko duten ikasleak!!!. Momentuz, psimotrizitate gelan ederto konpontzen dira!!!
3 urteko ikasleak psikomotrizitate gelan.
3 urteko ikasleak psikomotrizitate gelan.
2011/01/26
Zelai errea
Gazteleraz balón quemado, beroketa egiteko askotan jolasten garen jolasa. Ez dago taldekiderik, denak denen aurka! Jolas honetan baloia harrapatzen jakitea baloia botatzen jakitea bezain garrantzitsua da! 5,4,3,2,1... has dadila jokoa!
6. mailako ikasleak baloi errean jolasten.
6. mailako ikasleak baloi errean jolasten.
2011/01/25
Pala txapalketa
Hurrengo asteetan eskolako pala txapelketa ospatuko dugu. Gutxi batzuk entrenatzen hasi dira!.
2. mailako Alba palarekin
2011/01/21
Ostiralaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!!
Aste gogorra izan dugunoi eskeinita!!! Egindakoa zerbaitetarako balioko digulakoan!!!
2011/01/20
Erloju berria
Erloju berria jarri dugu gimnasioan. Aurreko erlojua baloi batekin apurtu zuten!!!
Ia erloju berri hau hobeto zaintzen dugun eta ikasurte amaiera arte irauten duen!!!
Ia erloju berri hau hobeto zaintzen dugun eta ikasurte amaiera arte irauten duen!!!
Zaku lasterketa
Dueloak eta lasterketak egiten ibiltzen gara, askotan itzelezko kolpeak hartuz, baina ez da minik!
Denak lasterka eta azkena ... ipurdi gizena!!!
3. B-ko ikasleak zaku lasterketan.
Denak lasterka eta azkena ... ipurdi gizena!!!
3. B-ko ikasleak zaku lasterketan.
2011/01/19
Saltoka saltoka
Saltoka saltoka nabil ni gustora, salto ta salto bat sartu arte.
Sartu dadila Itxaso eta biok elkarrekin, salto eta salto bat irten arte!!!
Sartu dadila Itxaso eta biok elkarrekin, salto eta salto bat irten arte!!!
2. mailako ikasleak soka saltoan.
2011/01/14
San Ferminak
Ez da Santo Domingoko aldapa, ezta Estafeta kalea ere. Ez gaude Uztailan, ezta Iruñan ere. Urtarrilan eta eskolako gimansioan gaude!!! Bertan sarritan ikusiten dira "miurak" edo bestelako zezenak!!!
1. mailako ikaslean San Ferminetan.
1. mailako ikaslean San Ferminetan.
2011/01/13
Katea
Gazteleraz cadeneta, beroketa egiteko erabili ohi dugun jolasa. Esparru mugatu batean harrapatzaile bat gelditzen da eta besteak harrapatu behar ditu. Lortu ahala kate bat osatuko dute. Bazterretakoak baino ezin dute harrapatu, eta ezin izango da harrapatu katea apurtzen bada. Guztiak harrapatuta daudenean bukatzen da jolasa.
3. A-ko ikasleak jolasten.
2011/01/12
1, 2, 3 Golkoa bete diru!
Gazteleraz, 1, 2, 3 karabin, bon, ban, beste jolas klasiko bat. Ezaguna, ezta?. Zenbat eztabaida mugimenduan ikusi zaituen ala ez! Txo Txo Txo Txo Txo Txo-ri-zo!!!
3. B-ko ikasleak jolasten.
3. B-ko ikasleak jolasten.
Egun zoragarria
Urtarrilean baino, Apirilean gaudela dirudi. Kostatu zaio baina gaur egunak bista ederrak utzi ditu Karrantza aldetik. Batzuk eguzkia hartzen aritu dira bazkal ostean. Eguraldiak horrela jarraituz gero, eguzkitako krema eraman beharko dugu eskolara!
6. mailako neskak eguzkitan
6. mailako neskak eguzkitan
2011/01/11
El hábito de la lectura
El hábito de la lectura en manos de las familias.
¿Te interesa saber como ayudar a tus hij@s a mejorar el hábito de la lectura?
Puedes leer un documento muy interesante aquí.
¿Te interesa saber como ayudar a tus hij@s a mejorar el hábito de la lectura?
Puedes leer un documento muy interesante aquí.
Joko berdina beti ezberdina
Batzuk zelai errea deitzen diogu, gazteleraz "campo quemado", Gipuzkoan "brilet" deitzen diote, beste leku batzuetan beste modu batez deituko diote, seguru. Belaunaldiz belaunaldi trasmititu den jokoa. Garaiak aldatu diren arren, ikasleek oraindik gozatzen dute joko honekin. Jokatutako partiduen artean, bat bera ere ez zaigu berdina iruditzen. Zer ote dauka joko honek hainbeste gustatzen zaigula?.
6.mailako ikasleak zelai errean jokatzen.
6.mailako ikasleak zelai errean jokatzen.
2011/01/07
Ikasten ikasi
Nabaritzen da oraindik oporretan gaudela, ezta? Hiru egun jarraian bloga eguneratzen ... Harrigarria!!!
Post berri honetan ez dizuet bideorik jarriko, ezta argazkirik ere ... Ikasten ikasteko gomendio batzuk baizik!(eskemak egiten ikasteko, azpimarratzearen garrantzia ikasteko, irakurketa hobetzeko,...).
Informazioa ikusteko argazkiaren gainean klikatu.
Post berri honetan ez dizuet bideorik jarriko, ezta argazkirik ere ... Ikasten ikasteko gomendio batzuk baizik!(eskemak egiten ikasteko, azpimarratzearen garrantzia ikasteko, irakurketa hobetzeko,...).
Informazioa ikusteko argazkiaren gainean klikatu.
2011/01/06
Diaboloa nola erabili
Biltegian badaude hiru diabolo, gutxitan hartzen dira jolastorduetan jolasteko, egia esan, nik dakidala, laugarren mailako ikasle batek hartzen du noizean behin, ikasle hori diaboloarekin trebea dela esan behar. Nor izango ote da? Bigarren hiruhilabetean jolas herrikoiak (xiba, txapak,...) landu behar ditugu, norbaitek diaboloaren erabilerarekin abantaila hartu nahi badu beheko bideoa ikus dezala.
2011/01/04
Aurten bai!!!
Bihar errege kopako partidua Bartzelonan aurka!! Potente hasten da urtea Athletic-entzat, hobe horrela! Seguru nago Karrantzakoak Congoko umeen bezala animatzen duzuela! Gogoratzen?.
Aupa Athletic!!! Aurten bai!!!
Aupa Athletic!!! Aurten bai!!!
2011/01/01
Urte Berri On!!!!!!
Urte berri on denoi: ikasle, irakasle, bedela, sukaldari, monitore, guraso eta bloga irakurtzen duzuenoi!!! Zorionak eta urte berri on!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)